XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gaurko egunez ere abesti gozo ori ezpañetan zuala igoko zan zerura.
Beste era batera gertatzen dira gauzak, arrokeriak menderatzen gaituanean.
Arrotzen dana beeratua izango dala esaten digu Jesus'ek Ebangelioan; eta itz oiek ere erdi-erditik betetzen dira.
Munduko txaloak, aizea baño aldakorragoak.
Amaika aldiz ikusi ditugu, baztarrera botata, munduak lañotaraño jasotako gizonak!
Gaur txalo ta biar ostiko; ori da munduaren biramona.
Arrokeritik ez dator beiñere gauza onik.
Utzi ditzagun munduko eder-iritzi ta aundikeriak.
Izan gaitezen benetan apalak.
Umiltasunak zabalduko dizkigu guri ere zeruko ateak.
Begira nola saritu zizkion Jaungoikoak bere Amari mundu ontan eramandako lan eta nekeak.